Etiketa-zintak izen pertsonalizatuekin
Izen pertsonalizatuak inprimatuta dituzten etiketa-zinta bilkarien
hornikuntza, kalitatezkoa. 100 aleko kaxatxoetan hornitzen dira eta zuzenean
zure postontzira eramaten ditugu pertsonalki, eskaria egin eta soilik 2
laneguneko epean (hiriburuetan; gainontzekoetan 3 egun).
2 materialekin egiten ditugu: termoitsasgarriarekin eta josi beharrekoekin. 3
mota hornitzen ditugu:
- Etiketa termoitsasgarriak. Poaliamidazko 12 mm-ko
zinta gainean testua beltzez inprimatuta egiten dira, oso egokiak direlarik
haur-arropa markatzeko. Lisaburdinarekin itsasten dira eta ongi jasaten
dituzte etxeko garbituak. Gutxi gora beherako neurria: 6 zm inprimakiarentzat
gehi 1.5 zm alde banatako marjinarentzat; guztira 9 metro inguru kaxatxo
bakoitzeko. Testua 2 lerrotan jar liteke ( 2.lerroko karaktereak lerro
nagusikoak baino txikiagoak dira,helbidea, telefonoa, etab. bezalako datuak
jartzeko)
- Egoitzetarako etiketak, josi beharrekoak. Satina zuriko zintan (12 mm)
testua urdinez inprimatuta egiten dira, ukitu oso atseginekoa, eta hirugarren
adinekoen egoitzetan erabiltzen dira nagusiki; bere erresistentzia bermatzen
dugu baita autoklabe garbiketetan ere, inprimatze kalitatea galdu gabe. Gutxi
gora beherako neurria: 6 zm. inprimakiarentzat gehi 2zm. alde banatako
marjinarentzat; guztira 9 metro inguru kaxatxo bakoitzeko. testu lerro bakarra.
-
Koloretako
testua eta logotipoa duten etiketak, josi beharrekoak, bere jardueraren
hastapenetan dauden arropa-diseinatzaileenzat egokiak, esate baterako. Egoitzetarako etiketen zinta eta tamaina berekoak. Eskariarekin batera atxiki
ezazu fitxategia irudiarekin ( hainbat artxibo bidali ezkero, irudia+muntaketa,
adibidez, batu itzazu zip edo rar gisa).
Izen-zinten prezioak (Kaxa):
- Etiketa termoitsasgarriak: ..........................................14.00
€
- Josi beharreko etiketak:
..................................................15.50 €
- Josi beharreko koloretako etiketak: .......................................21.00
€
Prezioen barne daude B.E.Z. eta bidalketa gastuak.
(Entrega zuzena zure
postontzian presazko gutun gisa, ez duzu posta-bulegora joan beharrik izango).
Eskari datu-orria ordainketa zuzenarekin: