Logotipo de Txapelmedia
TXAPELMEDIA PERSONALIZACIÓN S.L - B BILBAO
Mapa web  |  Política de privacidad  |  Aviso legal 

Bandera de españa que cambia a idioma español  Bandera de Euskadi que cambia al idioma vasco
Llamanos 94 410 60 18
Txapelas

Txapelak  |   Txapelaren historia  |  Neurriak, koloreak eta ezaugarriak  |  Prezioak

 

Txapelaren historia, ohiko euskal janzki modura

 

Txapela eta, ez horrenbeste, buruan lotzen den zapia, gure ohiko jantzigintzan hobekien kontserbatzen diren elementuak dira, esklusiboki euskaldunak ez izan arren.

Ez dago garbi dokumentatuta XIX. mende aurreko bere erabilera, baina XV. mendeko testu ezberdinetan badago erreferentzia solterik aztertu ahal izateko.

Euskal entziklopedia nagusiak horrela dio: "Dena den, erdiguneko Europako XVI. mendeko buruko janzki nagusiaren beste aldaki batzuen artean aurkitzen da, bere formagatik behintzat, euskal txapela"

Akaberen hobekuntza ekarriko zuen bolatzea eta iragazgaiztea bezalako tekniken ezarpenak, industria iraultzak berekin ekarri zituen aldaketekin batera, Txapelen erabilera XIX. mende amaieran eta XX. mendearen lehen erdian hedatzea eraginez.

Bizkaiko La Encartada txapel fabrikak eta Gipuzkoako Elosegui Txapelak mundu mailako fenomenoaren erreferenteak izan ziren.

Euskal Txapelaren ezaugarri bereizleena, ordea, eman zaion eta oraindik ematen zaion erabilera da.

Janzteko modua, jatorrizko deitura modura interpretatzen da (ez gara hemengoak, Bilbokoak gara, horregatik daramagu Txapela alboratuta) hala nola adierazpen ugaritan zein ohiko jokotan islatutako bere erabilera sinboliko eta dibertigarria, gehienbat gure Txapeldunen buru estalietan.


Txapelaren jatorriak alde batera utzita, hau euskaldunen nortasun agiria bihurtu zen.

Beste ohiko txapelak dira, adibidez, Veneziako gondolariek, Marseillakoek eta Pariskoek…erabiltzen dituztenak.

Aldeanos vizcainos (Gernika) tocados de boina y jugando al mus. (arch. Museo S.Telmo)
Antonio Elósegui