Txapelmediari logotipo
TXAPELMEDIA PERSONALIZACIÓN S.L - B BILBAO
Web mapa  |  Pribatutasun politika  |  Lege oharra

español  vasco
Deitu 94 410 60 18
Txapelak
Banatzaileak  |  Albisteak  |  Iritziak 

Brodatutako txapelak: Txapeldunaren Txapela


Imajinatzen al duzu Txapelik gabeko Txapelduna? Batak, bestea dakar. TaXuzko edozein lehiaketetan irabazlea Txapeldun bihurtzen duena zera da: buru gainean jarriko dioten Txapela, egin duen balentria gogorarazten duen testua eta irudiak gainaldean brodatuta dituena.



 
Txapelmediak brodatutako txapelak diseinatzen ditu garaikur eta omenaldietarako. Kirol arlo guztietako garaikur eta lehiaketa entzutetsuenek eta maila guztietan omenaldia jasotzen duten pertsonek ( aitortza publiko zein pribatuak, ezkontzak, hiletak, etab.) kalitatezko brodatutako Txapelak jasotzen dituzte.


Txapelmediak ileki huts birjinaz egindako kolore eta tamaina desberdinetako Txapela bera hornitzen du, bezeroaren ideien arabera konposaketa diseinatu, brodatu, eta azken ukitua ematen dio; guztia artisauen gustu eta tradizioari jarraiki. Txapeldun tamainakoak, kalean janztekoak eta emakume zein haurrentzako tamaina txikiko txapelak egiten ditu.

Kontaiguzu zure ideia eta zure diseinu esklusiboa gauzatzen lagunduko dizugu; oso egun gutxiko epean jaso dezakezu, eta arrazoizko prezioan.