

Ehungintza-brodatua eta ehungintza-gaien markatzea
Brodatuak arropa eta oro har ehungintza-gai ororen gaineko diseinu eta logotipoak nabarmentzen ditu.
Ehungintza-gai bati kalitatezko brodatu batek ematen dion balio erantsia ez du beste edozein markatze-sistemak gainditzen.
Txapelmediak, guri helarazitako ehungintza-gaien gainean brodatua,
ehun-serigrafia eta transfer aplikazioak egiten ditu publizitate
alorreko profesionalentzat, sustapen edota kirol erakargarri gisa,
merchandising-a edota lan zein moda janzkerarako.
Gainera, espezialistak gara bitariko diseinuetan, non zehaztasunez uztartzen diren brodatua eta serigrafia, brodatua xehetasun islatzaile edo bereziekin eta transfer sublimatiko gaineko brodatua.
Gure bezeroentzat egiten ditugun brodatze-teknikak eta aplikazioak:
Armarri eta logotipoak markatzeko egiten da oro har, polo, txapel, alkandora, kirol-poltsa edota zapien gainean. Brodatu on bat egiteko nabarmena da pikaketa (puntaden edizio) on baten beharra. Beste faktore askoren artean garrantzitsua da jakitea gainean brodatu beharreko materialaren balizko erreakzioak. ezagutzea.
Lokari-brodatua da, non brodatu beharreko gaiaren eta brodatu beraren artean material harroa txeratzen den; modu honetan erliebe garbiko eta oso markatuko azken ukitua lortzen da. Asko erabiltzen da txapelak, kirol-jertseak eta motxilak markatzeko. Alderantzizko moduan ere erabiltzen da puntuzko kirol-jertse edota elastikoetan; material harroa ehunaren ifrentzuan jartzen da eta ondoren atzera-puntadak gehitzen zaizkio, haien arteko bolumena nabarmenduz.
Sistema honek bezeroak markaketa-stocka beti eskura izatea ahalbidetzen du, edozein momentutan jarri ahal izateko ehungintza-gaiean. Modu bereizian brodatutako ikurrak, ifrentzuan itsasgarritasun handiko termoitsasgarria dutenak, ondoren lisaburdinarekin ehungintza-gaiaren gainean ezarri ahal izateko. Lehiaketa-arropatan eta zuzenean brodatzea ezinezkoa denean ere erabiltzen da. Atzealde brodatuarekin, xehetasun-atzealdearekin, velcro-atzealdearekin edota hutsik, atzealderik gabe egiten dira.
Laser brodatuak xehetasunen aplikazio korapilatsua ahalbidetzen du, ebakitako zein hustutako elastikoak egitea, edota ehunaren gainaldea kontrolpean erretzea. Laserra eta brodatuaren arteko baturak aukeraz betetako diseinuak egitea ahalbidetzen du.
Txapelek berezko arazoa dute. txapel gainean brodatu aurretik ondo ezagutu behar dira txapel motak, diseinu motak, kokalekuak etab. sor ditzaketen zailtasunak. Kalitatezko txapel-brodatuan garrantzitsuena behar bezala finkatzea da, eta hori, txapel motaren arabera aldatu liteke.
Emakumezko arropa gainean egin izan dira orain arte ezkata distiratsuen brodatu-diseinuak; orain ordea, ezkata distiratsu mota berriek ( asimetrikoak eta distira gabekoak) diseinu aukera zabaltzen dute. Pikaketa aurreratuan eskarmentua izatea oso garrantzitsua da azken emaitza ona lortzeko. Modazko arropatan eta ostalaritza edota kirol arloko lan arropatan erabiltzen da, nagusiki.
Ohiko brodatua da, baina erabilitako teknikak eta materialak aldatu egiten dira euskarrira egokitzearren. Brodatuak ehunaren gainaldean iraun behar du, ez du arropa zurruna bihurtu behar eta edizio prozesuan zehar puntada kopuruak kontrolpean egon behar du.
Teknika honek aurrez serigrafiatutako gaiari brodatua gehitzen dio. Berez ez da brodatze-teknika, serigrafia eta brodatua zehaztasunez uztartzea ahalbidetzen duen teknika baizik, bi sistemen onurak batzen dituzten diseinu ikusgarriak lor daitezkeelarik. Zenbait konpainiek lan hau gutxi gora behera egiten dute, baina metodo honen desplazamendu jasangarritasunak ez ditu zehaztasuna derrigorrezkoa duten diseinuak ahalbidetzen.
Aurreko teknikaren antzera, EmbroideryOn-Transfer gisako aplikazioa da hau ere. Cad-cut binilo gaineko transfer aplikazioek kirola dute euren aplikazio-eremu nagusia, baina merkatuan gero eta gehiago dira azken ukitu bereziak dituzten materialak. Binilo gaineko brodatuak inprimatze hauen gainean puntada-zehaztasun osoz brodatzea dakar, hartara, gaur egun aukeran dagoen material sorta anitza aprobetxatzen delarik.

Beste EmbroideryOnTransfer aplikazio aparta. Kasu honetan, aurreko sublimazio-inprimatzeari gehitzen zaio brodatutako diseinua. Sublimazioak poliesterrezko ehun argietan kalitate handiko inprimatzeak ahalbidetzen ditu. Aplikazio honen helburua diseinua merkatzea da; brodatutako puntadak murrizten dira, horietako batzuk ( diseinatzaileak zehazten dituenak) brodatu ordez inprimatu egiten baitira. Bandera eta banderatxoen serie-fabrikazioan erabiltzen dugu.
