Llámanos 94 410 60 18
Txapelmedia logotipo
TXAPELMEDIA PERSONALIZACIÓN S.L - B BILBAO
Web mapa |  Pribatutasun politika  |  Lege oharra 

español  vasco
Deitu 94 410 60 18
industria pertsonalizazioa

Ehungintza-Industriako markatze eta pertsonalizazioa


Pertsonalizazioak marka zuriko gai bat balio erantsia handiagoa duen gai batean bihurtzen du. Pertsonalizazioa, nagusiki,  brodatua, serigrafia edota transfer bitartez egiten da, diseinu, kalitate, bezero objektibo, aurrekontu eta logistika irizpideen arabera.


Txapelmediak, guri helarazitako ehungintza-gaien gainean brodatua, ehun-serigrafia eta transfer aplikazioak egiten ditu publizitate alorreko profesionalentzat, sustapen edota kirol  erakargarri gisa, merchandising-a edota  lan zein moda janzkerarako. Txapelmediako bezero izan ahal izateko aipatutako alorretako profesional gisa akreditatu beharra dago.


Gainera, espezialistak gara bitariko diseinuetan, non zehaztasunez uztartzen diren brodatua eta serigrafia, brodatua xehetasun islatzaile edo bereziekin eta transfer sublimatiko gaineko brodatua.


Azken belaunaldiko kudeaketa sistema eta ekoizpen baliabideak ditugu, etengabe eguneratuta eta ekoizpenaren beharrei malgutasunez egokitzea ahalbidetzen diguten hornidurekin zabalduta.


Ale bakarreko lanetatik hasita ekoizten dugu eta hitzartutako epeak zorrotz betetzeak bereizten gaitu, ohi denez, 5 lanegunekoak soilik.


BRODATUA

Brodatzea da arropa eta ehungintza-gai gehienak markatu eta pertsonalizatzeko sistema egokiena, irudiaren itxura indartzea bilatu nahi denean, era berean irudi globala babesteko arlo garrantzitsua delarik. Ehungintza-gai bati kalitatezko brodatu batek ematen dion balio erantsia ez du beste edozein markatze-sistemak gainditzen.




EHUN-SERIGRAFIA

Serigrafia metodo egokia da inprimatze eta espresio artistikoarentzat, eta baita diseinuaren azalera oso handia izaki edota koloredun zati handiak dituenerako. Kuatrikromia bidez argazkigintza mailako kalitatea ere lor daiteke. Serigrafiak emaitza ikusgarriak lortzen ditu tindu eta teknika bereziak erabilita.


TRANSFERRA

Transferrak aplikazio eta abantaila desberdinak ditu jatorriz, serigrafiazkoa, binilozkoa, sublimatikoa edota injket bidezkoa den arabera. Guztiek dute ezaugarri bera: prentsa termiko baten bitartez aplikatzen dira.




BER-ETIKETATZEA

Jar ezazu zure berezko etiketa jatorrizkoaren ordez. Sor ezazu zure berezko marka; pertsonalizatu eta emaiozu balio erantsia ehungintza-gaiari. Ukitu profesionala eta xehetasunez betetakoa emateko modu aparta da.




BESTE ZERBITZU BATZUK

Txapelmediak zerbitzu osoa eskaintzen dio diseinatzaileari, publizitate arloko profesionalari edota laneko arloa jorratzen duenari: ber-etiketatzea, lisatzea, poltsetan sartzea, patrika- brodatua.




maáquina para bordar
maquina de serigrafía textil
Máquina para transfer
Re etiquetaje alma mater
máquina para otros servicios