Txapelmediari logotipo
TXAPELMEDIA PERSONALIZACIÓN S.L - B BILBAO
Web mapa |  Pribatutasun politika  |  Lege oharra 

español  vasco
Deitu 94 410 60 18
Ehun serigrafia
 Foila  |  Ur-oinarria  |  Bereziak 

Ehungintza-serigrafia


Serigrafia, unibertsalki elastiko-inprimatze gisa ezagutzen dena, ehungintza-gai gehienetan erabiltzen da. Kalitatezko serigrafia egin ahal izateko ondoko alderdiak hartu behar dira kontutan: oinarriko irudia (sarri egin behar izaten dira berrukipenak), koloreen bereizketa egokia, sar-bilbearen aukeraketa  eta tinduen haukaketa eta prestaketa egokia; diseinuaren ezaugarriak mugatuko ez dituzten makinak eta ekoizpen aldagaiak gutxienekoak izango dituztenak; azkenik, kontrolpeko ontzea ( lehortzea eta finkatzea).



Txapelmediak, nagusiki,  ur oinarria duten tinduak erabiltzen ditu, ftalato eta PVC gabekoak, ekologikoagoak eta erabili ohi diren plastisolak baino ukitu eta itxura naturalagoa dutenak. Dena den, diseinuaren arabera,  zenbaitetan  azken hauek ere erabiltzen dira (ftalato eta PVC gabekoak hauek ere) ezinbestekoak diren ezaugarriak dituztelako.



Tenika ulertzearren, modu laburrean esan dezakegu tindua (fluido likatsua) espatula baten presiopean tenkatutako lauki baten (pantaila)  sare fina pasaraztea dela serigrafiaren funtsa; kolore bakoitzak bere pantaila behar du. Tindua soilik zenbait puntu edo lekutatik pasarazi liteke, pantaila ( fotosentsibilizatutakoa)  aurrez argitasunean jarri delako fotolito bat txertatu ostean ( lamina erdi-gardenean inprimatutako diseinua). Horrek zehaztuko du tindua  pantailako zein lekuetatik pasa litekeen ala ez. Hartara,  presioaren eraginez tinduak sarea zeharkatzen du nahi den lekuetan eta ehunean finkatzen da. Ondoren, ondu egiten da.



Plastisol inprimatzea da ehungintza-serigrafian ohikoena, ur-oinarria duten tinduak gero eta gehiago erabiltzen diren arren. Plastisola, ehungintza-gaiaren zuntzekin bat egiten duen tindu plastikoa da, eta gaiak berak bezainbesteko iraupena du harekin egindako inprimatzeak. Inprimatzea gainazalekoa da, nahiz eta ohikoa den gehigarrien erabilera, plastisola likidotuz, ukitu hobea duten inprimatzeak lortzeko. Plastisola gainera ezinbestekoa da kuatrikromiak eta loditzeak egiteko ( dentsitate altua).



Ehungintza-gai ilunak inprimatzeko (praktikan gehienak - zuriak salbu- gris argiak eta pastel-kolore suabeak dira) tindu zuriko oinarria behar da beste koloreen azpian, intentsitate eta opakutasun nahikoa lortzearren tindu kopuru asko erabili gabe; azken horrekin kalitate eskaseko azken ukitua lortuko genuke. Dena den, ohikoa da tinduen itxura  erdi-gardena izan dadin bilatzea.



Mugak: kremailera edo jostura gainean inprimatzen denean plastisol tinduak puntu horien inguruan pilatzeko joera du. Hori dela eta, kasu hauetarako ur-oinarria duten tinduak erabiltzea gomendatzen dugu ( baita puntuzko jantzi kanaldunetan ere)non gehigarri malgugarria erabili arren, gerta liteke nahikoa ez izatea ehun hauen elastikotasuna kontutan hartuta.



        Fotolitoa      Serigrafia      3D efectuak