

Gure bezeroen diseinuen gaineko begi-inpaktua indartzea. Diseinuaren egokitzea bere aukera espresiboak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Txapelmediak diseinuak egiten ditu garatuago dauden arropak, logo edo diseinu nabarmenagoa dutenak , ederragoak, inpaktu handiagokoak... bilatzen dituztenentzat.
Gure bezeroentzat egindako hainbat adibide:
Bezeroak helarazten digun materialetik abiatuta (ideiak, logoak, marrazkiak...) sormenezko diseinuak egiten ditugu brodatua, laserra, serigrafia, transferra, sublimazioa, biniloa, ezkata distiratsuak, harribitxiak...erabilita. Lagin birtual eta fisikoak aurkezten dizkiogu bezeroari honen adostasuna lortu arte, eta ondoren gauzatzen dugu ekoizpena, 60 aletik hasita. Asian ekoiztutako kopuru handiekin alderatuta, guk bilduma txiki eta ertainak egiten ditugu, baita errepikapenak ere, gure instalazioetan bertan.
Ez dugu arroparik saltzen; bezeroak hornitu behar dizkigu.
Gure bezero-tipoa: Diseinatzaileak, profesionalak, publizitate kanpainak, hornitzen dituzten handizkariak, merchandising-a, marka-anitzeko dendak, ostalaritza, kirol klubak, musika taldeak.
Diseinua, merkatu objektiboa, aurrekontua, ideia-ekarpena, etab. ikusi ostean, teknikarik egokiena zehazten dugu. Arropak erabat amaituta, etiketarekin eta poltsa barruan sartuta hornitu ditzakegu.
Arropak pertsonalizatzeko teknikak anitzak dira eta konplexuak ere bai, batzuetan. Hori dela eta, bezeroei eskatzen diegu dituzten ideia eta material grafikoa guri helarazi diezaguten, gure lantaldeak aztertu dezan; zure ideiek eta gure eskarmentu eta sormenak arropa esklusiboak lortuko dituzte.