
GURE JARDUERAK
2000.urtean sortua, Txapelmediak ehungintza alorreko profesionalei ekoizpen-zerbitzua ematera bideratzen du bere jarduera; gure bezeroek nagusiki, euren produktuei balio erantsia ematearren erabiltzen dituzte gure zerbitzuak.
Txapelmedia enpresa gaztea baina eskarmentuduna da, bere sortzaileek aurrez ibilbide luzea egin dutelarik ehungintza sektoreko hainbat jardueratan.
Langile-politika norberaren eskumenak eta gaitasuna garatzen ahalegintzen da, lantaldeak konpromisoa bere egin dezan eta gustura lan egin dezan.
Txapelmedia SGIAko kide da, ehungintza-gaien inprimatzaile eta apaintzaileen amerikar elkarte nagusikoa.
Prezioak
Gure prezioak lehiakorrak dira. Ez dugu emandako prezioa beheratzen merkatuko beste hornitzaileen eskaintzekin lehiatzearren. Gure lan eta zerbitzuaren kalitatea bezeroek gehien baloratzen dutena dela eta etorkizunean eurek hori aitortuko dutela sinetsita gaude, modu horretan, eskari berriak egingo dizkigutelarik.
Kalitatea
Txapelmediak egindako lanen kalitatea eta bezeroekiko harremana egunetik egunera hobetzeko apustua egiten du, eta horretarako haien iritziak aintzat hartzen ditu; ezin dugu bermatu sekula akatsik egingo ez dugunik, baina bai ordea, hori gerta ez dadin ahalegintzen garela.
Gure lanen kalitatea estimatuko duten bezero asebeteak bilatzen ditugu, hartara, etorkizunean eskari gehiago egingo dizkigutela espero dugularik.
Erabili ezazu , mesedez, iritzi datu-orria edozein kexu edo iradokizun helarazteko; aurki erantzungo dizugu.
TXAPELMEDIAk Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen PREMIË kalitate-programa garatu du.